XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MURRUKUTUN

Bada frantses hitz bat biziki erabilia azken urte hauetan: morose.

Ez du deus ikustekorik arrosarekin.

Adiarazten du, ordea, tristura, malenkonia idurikoa.

Halakoa da frantsea orain.

Frantsesa alegeratu beharrez, nahiz esperantza ezarri gogo-bihotzetan, ari zaizkigu gobernukoak eta igandean Chirac bera esplikatzen ez garela hain gaizki, badirela malerusagoak, biharko eguna zoriontsuagoa izanen dela.

Halere jendea berdin murrukutun !

Gehexan PONTTO